Zibersegurtasun aurreratua ezartzea

01.

Zibersegurtasun prozesuak optimizatzeko, ikuspegi integrala, sistematikoa eta proaktiboa hartu behar da, erakunde estrategiarekin lerrokatuta eta arriskuaren etengabeko kudeaketan oinarrituta.

Funtsezkoa da arriskuak ebaluatzeko eta kudeatzeko prozesu iraunkorra garatzea, ahultasun berrietara, aldaketa teknologikoetara eta mehatxuen ingurunearen bilakaerara egokitzeko eta sistemak, aplikazioak eta gailuak etengabe eguneratzeko.

02.
Nola egingo dugu?

Jarduera nagusiak

  • Enpresei zuzendutako topaketa bat egitea zibersegurtasun aurreratuko prozesuen hobekuntza zertan datzan azaltzeko eta proiektua aurkezteko.
  • 6 enpresarekin proiektu pilotu bat egitea.
  • Enpresak hautatzea eta zibersegurtasun prozesuak hobetzeko diagnostikoa egitea.

Espero diren emaitzak

  • Enpresen diagnostikoa eta kasu praktiko horien eskuragarritasuna hurrengo aurkezpenetarako.