


Galdera batetik abiatzen dira beti erantzunak. Elkarrekin bota genuen galdera: Zer gara eta zer izan nahi dugu Araban eta Gasteizen? Elkarrekin erantzun diogu galdera horri.
Gure iritziz, industria da lurralde honetako oraingo nahiz etorkizuneko proiektu kolektiborik onena. Ziurgabetasun global goreneko garai honetan, ziur gaude industria-sare sendoa, errotua, lehiakorra eta konprometitua lortzen badugu, ondo joango zaigula Arabako gizarteari. Eta ondo joango zaigu, batez ere, elkarrekin aritzen bagara.
Arabako industria-enpresei lehiakorragoak izaten eta gure hiriburuarekin, gure lurraldearekin eta hemen bizi diren pertsona guztiekin duten errotzea eta konpromisoa blindatzen lagunduko dien ekimena bultzatzea da gure konpromisoa, eta arreta berezia jarriko zaie Aiaraldeari eta Arabako Errioxari. Gure esker ona helarazi nahi diegu bizi-kalitate handi horrekin konprometitutako erakunde eta organismo guztiei. Gizarte politikarik onena soldata lehiakorra duen enplegu ona dela deritzogu, proiektu pertsonala gauzatzeko aukera ematen duelako enplegu horrek: etxebizitza, aisialdia, kultura, osasuna… Industria-enpleguaren ezaugarriak egonkortasuna eta lan-baldintzen kalitatea dira.
Horregatik eusten ari gatzaizkio, elkarrekin, industriak eskaintzen dituen sendotasunari eta bermeei.
Arabako industria-enpresei bizirik irauten, lehiakorragoak izaten eta gure hiriburuarekin, gure lurraldearekin eta hemen bizi diren pertsona guztiekin duten errotzea eta konpromisoa blindatzen lagunduko dien plana bultzatzea da gure konpromisoa. Eta elkarrekin egitea. Agian, nor bere aldetik azkarrago joango ginatekeen, buruhauste gutxiago izanda, istilu gutxiago, bilera gutxiago, lagapen gutxiago…, baina urrutira iristea dugu helburu.
Noraino? Harik eta urte gutxi barru, kanpotik iritsitako norbaitek Arabako edo Gasteizko edozein kale edo txokotan “Zuek zer zarete?” galdetzen duenean, edonork, harro eta irribarretsu, “Industria gara” erantzun arte.
Goazen!





