Konprometituta gaude pribatutasuna babestearekin eta tratatzen ditugun eta ematen dizkiguzun datu pertsonalak behar bezala erabiltzearekin, bai webgune honetan on line, bai, hala badagokio, haren edozein azpidomeinutan, microsite-tan, nahiz off-line.
Mesedez, irakur ezazu arretaz politika hau eta ziurtatu ulertzen duzula eta dioenarekin ados zaudela, zure datu pertsonalak eman aurretik. Horrekin ados ez bazaude, ez ezazu webgune hau erabil, ezta bertako zerbitzuak ere, eta ez iezaguzu zure daturik eman.
Webgune honetara sartzea, bertako edozein zerbitzu erabiltzea edo zure datuak ematea, on line nahiz off line, onarpen ekintza argia dela ulertuko dugu, eta ondorioz, zure datuak ondoren adieraziko diren helburuetarako tratatzeko baimena eman diguzula (baimen hori beharrezkoa denean).
Hiru erakunde erantzukide dira:
VITAL FUNDAZIOA BANKU FUNDAZIOA
Aiztogile kalea 24 (Kordoi Etxea) 01001 Vitoria-Gasteiz
Telefono zenbakia: 945 064 355
Datuen Babeserako Ordezkaria: lopd@fundaciónvital.eus
SEA ARABAKO ENPRESAK ENPRESA-ELKARTEA (SEA)
Araba kalea 37, PK 01006, Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Telefono zenbakia: 945 000 400
ARABAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA ZERBITZUETAKO GANBERA OFIZIALA
Eduardo Dato kalea 38, Vitoria-Gasteiz, Araba (PK 01005)
Telefono zenbakia: 945 141 800
Interesdunak berak emanda
INDUSTRIA GARA planaren erabiltzailea edo parte hartzailea bazara, edo gure webgunearen erabiltzailea bazara, zuk eman dituzu datuak, off-line edo on-line, gure zerbitzuak eskatzean edo informazioa eskatzeko gurekin harremanetan jarri zarenean.
Automatikoki lortzea gure webgunea bisitatze denean
Datuak webgune honen bidez edo bere azpidomeinu, microsite eta abarren bidez eman badizkiguzu, informazioa biltzen dugu, adibidez, edozein formulariotan datu pertsonalak betetzen dituzunean, edo gurekin zuzenean posta elektronikoz komunikatzen zarenean…; baita cookieen eta jarraipenerako nahiz analizatzeko beste web teknologia batzuen bidez ere. Horrek esan nahi du zure nabigatzailetik gure zerbitzarietara datuak bidaltzen direla, gure zerbitzuak optimizatzeko eta zure erabiltzaile-esperientzia hobetzeko. Datu horiek automatikoki bildu eta gorde ditzakegu guk edo hirugarrenek gure izenean. Gure cookie politika kontsulta dezakezu.
Tratatzen ditugun datu-kategoriak honako hauek izan daitezke:
Ematen dizkiguzun datuak, bai eta zurekin dugun harremana garatu bitartean sortutako guztiak ere, hainbat helburutarako trata ditzakegu eta hainbat oinarri legitimatzaile kontuan izanda:
|
HELBURUA |
OINARRI JURIDIKOA |
|
INDUSTRIA GARA planaren erabiltzailea edo parte-hartzailea bazara, zure datuak kontaktuari eta komunikazioari eusteko erabiltzen ditugu, baita planean duzun partaidetza kudeatzeko ere.
|
Kontratu harremana edo kontratu aurreko neurrien aplikazioa, interesdunak eskatuta
|
|
Teknikoak ez diren cookieak instalatzea Egiten ditugun jardueretan edo ekitaldietan irudiak hartzea/zabaltzea |
Interesdunaren baimena |
|
Parte hartzaileei gure jarduerei eta/edo zerbitzuei buruzko komunikazio elektronikoak eta gogobetetze inkestak bidaltzea Cookie teknikoak instalatzea Gure webguneko erabiltzaileen edo mezu elektroniko baten bidaltzaile edo hartzaileen kasuan: online egindako eskaerak kudeatzeko eta zurekin harremanetan jartzeko |
Interes legitimoa |
|
Eskatutako datuak ematea nahitaezkoa da, ezinbestekoak direlako kontratu edo kontratu aurreko harremana formalizatzeko eta/edo mantentzeko, eta hortik eratorritako legezko betebeharrak betetzeko; ematen ez badituzu, ez dugu harreman horretatik eratorritako zerbitzua ematerik izango. |
|
|
Legitimazioa baimenean oinarritzen denean, baimen hori edozein unetan kendu ahal izango duzu lopd@fundaciónvital.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz. Kentze horrek ez du baldintzatzen zure datuen tratamendua deskribatutako gainerako helburuetarako. Gure interes legitimoan oinarritzen denean, zure datuen tratamendua proportzionatua dela eta zure pribatutasunean gutxieneko eragina duela uste dugu, baina beti gailenduko dira, gure interes legitimoaren gainetik, zure interesak, eskubideak edo askatasunak. Beraz, zure datuak helburu horietarako trata ditzagun nahi ez baduzu, bidal iezaguzu, mesedez, mezu elektroniko bat lopd@fundaciónvital.eus helbidera. |
|
Ematen dizkiguzun datu pertsonalak kontratu harremanak dirauen bitartean gordeko ditugu, eta, horiek amaitu ondoren, interesdunak datuak ezabatzeko eskatzen ez duen bitartean. Ezabatzea eskatuta ere, behar den denboran mantendu ahal izango ditugu, eta tratamendua mugatuta, honako honetarako baino ez:
Aurreko irizpideekin koordinatuta, datu pertsonalak erregistro informatikoetan edo paperean ezabatu ahal izango dira, erakundearen irizpidearen arabera, behar logistikoen eta/edo biltegiratze espazioaren arabera, informazioa edo dokumentazioa ezabatzea komeni bada.
Jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datuak erakunde erantzukideen artean jakinarazi ahal izango direla, lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen funtzio legitimoekin zuzeneko lotura duten helburuak betetzeko, hala nola INDUSTRIA GARA planetik eratorritako zerbitzuak kudeatzeko.
Datu pertsonalak beti Europako esparru ekonomikoan tratatuta eta kokatuta egon daitezen saiatuko gara. Hala ere, egoera jakin batzuetan, datuen nazioarteko transferentziak egin ditzakegu, adibidez, Europar Batasunetik kanpo kokatutako zerbitzu-hornitzaileak erabiltzean, datu pertsonaletarako sarbidea izan dezaketenak, gure jardueraren zerbitzu osagarriak emateko (ostatua, housing-a, SaaS, urruneko segurtasun kopiak, etab.).
Erakunde horiek bat baino gehiago izan daitezke eta aldatu egin daitezke denboran zehar, baina saiatuko gara datuak babesteko arloan Europakoaren babes maila baliokidea duten herrialdeetako erakundeak aukeratzen, edo maila hori lortzeko berme egokiak dituztenak, edo DBEOn horretarako aurreikusitako salbuespenetako batean oinarrituta egingo dira.
Hala dagokionean, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu, baita beste eskubide batzuk ere, helbide honetan: lopd@fundacionvital.eus
Aurreko eskaeretako edozein jaso ondoren, legez ezarritako epeetan erantzungo dizugu. Datuak Babesteko Espainiako Agentziari erreklama diezaiokezu. Erabil ditzakezun eskubideei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, eta eskubideak erabiltzeko inprimakien ereduak eskatzeko, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren web-orria bisitatu dezakezu: www.aepd.es