Produktibitatea hobetzea

Teknologiaren eta prozesuen hobekuntzaren bidez

Prozesuen berringeniaritza

Erakunde baten funtsezko prozesuak errotik aztertzen eta birdiseinatzen ditu, bere jardunean hobekuntza esanguratsuak lortzeko.

Lean/Kaizen

Prozesuak hobetzen eta optimizatzen ditu, eguneroko jardueretan etengabeko doikuntza txikiak eginez. Ikuspegi horrek talde-lana sustatzen du arazoak identifikatzeko, kausak aztertzeko, irtenbideak diseinatzeko eta ekintza zuzentzaileak aplikatzeko.

Enterprise Resource Planning

ERP (Enterprise Resource Planning) barne-prozesu kritikoak integratzera, automatizatzera eta estandarizatzera bideratutako sistema da. CRMak (Customer Relationship Management) merkataritza eta zerbitzu interakzioen kudeaketa errazten du, aukeren erregistro, analisi eta jarraipenaren, marketin kanpainen, salmenta prozesuen eta salmenta osteko arretaren bidez.

Zer dugu helburu?

Enpresa-proiektuak identifikatzea eta hautatzea

Jarduera nagusiak

Nola egingo dugu?

  • Enpresentzako topaketa bat egitea, teknologiaren bidez produktibitatea hobetzeko eta prozesuak hobetzeko proposamenak azaltzeko (berringeniaritza bidez, LEAN/Kaizen edo ERP/CRM bidez).
  • Proiektu pilotuak egitea 6 enpresarekin berringeniaritzan, 6 enpresarekin Lean/Kaizenen eta beste 6 enpresarekin ERP/CRMn.
  • Enpresak hautatzea eta produkzio-prozesuak hobetzeko diagnostikoa egitea.

Espero diren emaitzak

  • Enpresen diagnostikoa eta kasu praktiko horien eskuragarritasuna hurrengo aurkezpenetarako.